XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer gogorarazten zidan?

Begiak ireki nituenean, atzera egin zuen.

- Tira, laguna -esan zidan Drakulak-.

Gau osoa eman dugu hizketan eta nekaturik zaude.

Zoaz ohera eta ondo lo egin.

Baina ez nuen ondo lo egin.

Nahasturik nuen burua, eta berriro ere amets beldurgarriak egin nituen.

Oso goiz zen esnatu nintzenean.

Jantzi eta bizarra kentzea erabaki nuen.

Gela osoan begiratu nuen eta, harrigarria bazen ere, ez zegoen ispilurik inon.

Zorionez, banuen neuk ekarritako ispilu txiki bat, bizarra kentzeko.

Leiho ondoan zintzilikatu zintzilikatu=colgar eta bizarra kentzen hasi nintzen.

- Egun on, adiskidea -esan zuen norbaitek nire atzean.

Hain harriturik gelditu nintzenez, bizarra kentzeko labanak labana=navaja irrist egin eta ebakia egin zidan.

Jiratu egin nintzen.

Drakula kondea zegoen hantxe, neure atze-atzera etorrita!

Zergatik ez ote nuen ispiluan ikusi?

Aurpegian nuen odola ikusi zuen.

Hots arraro bat egin eta haren eskuak nire zintzurrerantz mugitu ziren.

Sugar sugar=llama gorri-gorriak zituen begietan.

Baina haren eskuek nire lepoko gurutzea ukitu zutenean, itzali egin zitzaion begietako sua.

- Kontuz ibili -esan zidan-.

Arriskutsua da gaztelu honetan odoletan egotea.

Eta ispilu honen beharrik ere ez duzu.

Hori esateaz bat, hartu eta leihotik behera bota zuen ispilua, eta beheko harrien kontra apurtu zen.

Jiratu eta gelatik irten zen kondea.

Gosaltzera joan nintzenean, ez zen haren arrastorik arrasto=rastro.

Bakarrik nengoen berriro ere.